gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '360'

EZKIOGAKO SAN MIGEL

Irudia

Eliza hau gehienbat XVI. mendearen lehen erdialdean eraikia izan zen, lehendik zegoen eliza gotiko baten hondarren gainean. Eliza hartatik sei arkibolta eta kapitel jarraitua dituen arku zorrotzeko portada gorde da. Barrualdean, garaiera bereko hiru nabe ditu, sekzio lauangeluarreko bi zutoin ilarak banatutakoak. Dorreak, oinaldean kokatuak, arkupe itxura duen beheko aldean arku zorroztun bi irekiera eta maineldun leiho biki bat ditu. Horrek adierazte du eliza berarekin batera eraiki zela, hau da, XVI. mendean. Dorrea osatzen duten gaineko bi gorputzak XVII. mendean edo XVIII.ean eraikiak izango ziren.
Erretaula nagusia errenazentista da, XVI. mendearen erdialdekoa edo. Badira garai ezberdinetako bigarren mailako beste hainbat erretaula.
Andre Maria Sortzez Garbiaren erretaula barrokoaren bankoa edo beheko gorputza oso egoera txarrean zegoen; bestalde, bankoan nahiz solairuan edota atikoan ere, hau da, erretaularen garaiera osoan, hormatik hurbilen dauden guneak ustelduta zeuden hezetasuna dela eta; horren ondorioz, multzoak emana zuen eta bertikaltasuna kezkagarriro galdua zuen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea eta euskarria sendotzea eta saneatzea, bere bolumetria leheneratzea eta erretaula muntatzea. Erretaulu nagusia zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 600.000 pta.
2004ko Plana: 160.000 €
2011ko Plana: 98.000 €

EZKIO-ITSASO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net