Oinplano errektangularreko nabe bakarra eta zortzialdeko elizburua dituen baseliza txikia. Sei isurkiko estaldura, zurezko egitura duela. Zarpiaturiko manposteriazko hormak, eskantzu eta atelehio zuloen galandetan silarrizkoak dituztela. Alboko hormak aurrerago ateratzen dira fatxada nagusian, arkupe estali txikia eginez; arkupe horretako teilatuak kanpandengi apala babesten du. Bertatik sartzen da ermitara, ataburuko ate bat igaroz.
Aintzinako bide baten ondoko leku estrategikoan egoteagatik, Santiago bideari lotuta dagoen bere izenagatik eta, azkenik, gaur egun ere bizirik dauden tradizioengatik ez litezke gehiegizkoa esatea ermitak jatorria Erdi Aroan duela.
Hala ere dokumentu bidez ezagutzen ditugun aurreneko berriak XVI. mendearen bigarren erdikoak dira.
Arkupeko urbedeinkatuontziak 1693 urtea du grabaturik; eraikuntza edo eraldatze obra handiak egin zirenekoa izan daiteke data hori.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kanpoko hormak eta zurezko egitura indartzea eta sendotzea, estaldura konpontzea eta elizaren barrukaldea atontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 2.000.000 pta.