Baserria oinplano errektangularrekoa da, bi oin ditu eta teilatua bi isurkikoa. Itxura apalekoa den arren, harlangaitzezko hormen barruan zurezko egitura bikaina du, oraindik habe luzeko tolarearen arrastoak dituena. Horregatik, sortzez XVI. mendekoa dela esan dezakegu.
Oso deigarria da zurezko egitura horren egoera, oso ondo iraun baitu gaur arte. Kalitate haundikoa eta pieza batzuen neurria azpimarratu liteke.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Mendebaldeko horma zati bat berregitea eta sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 400.000 pta.