Laukizuzen formako oinplanoa eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Bi solairu. Hormak harlangaitzezkoak dira, izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituztela. Puntu erdiko arku bat dauka fatxada nagusian. Goiko solairuan oso hegal txikiko balkoitxo bat dauka, harrizko mentsula molduradun batek osatua. Barruan, zurezko bi zutabe pieza bakarrekoak daude, eraikinaren behetik gorainokoak.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 800.000 pta.