gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '387'

SAN PRUDENTZIO

Irudia

Oinplano errektangularreko baseliza txikia, burnizko kanpandegi arrunt batez garaituriko bi isurkiko teilatua duena.
Zurezko egitura duen arkupea ermitaren alde luze batean; arkupe horretatik sartzen da ermitara, dobelarrizko arku zorrotz bat igaroz.
Kostako bide zaharrean egoteagatik, Getaria eta Zumaiaren artean hain zuzen, batetik, eta oraindik gelditzen zaizkion hondarrengatik, hau da, arkua pixkat zorroztuta duen portada eta tankera gotikoko Andra Maria alegia, ez litzateke gehiegizkoa izango ermita honek jatorria Erdi Aroan duela esatea.
Hala ere, Juan Sebastian Elkano Getariako seme ospetsuaren hilburukoak edo testamenduak ematen digu ermita horri buruz dokumentuetan dagoen berririk zaharrena, 1526ko Uztailaren 26an egin bait zuen hilburuko hori, Ozeano Pazifikoan zehar nabigatzen ari zela. Elkanok heriotza gertu zuela sentiturik Gipuzkoako eliza eta ermita batzuentzako zenbait donazio egin zituen aipaturiko hilburuko horretan, eta San Prudentzio ermita horrentzat urrezko dukat bat utzi zuen, hain zuzen.
1625ena Lope de Isastik idatziriko "Compendio historial de Guipúzcoa" delakoan, Getariako ermiten artean "San Provenzo" ermita aipatzen da, santu hori "sukarraren abokatu" bezala ezagutzen zelarik.
XVIII mendean, "Coreografía de la Provincia de Guipúzcoa" liburuaren egile Aita Larramendik jakin arazten digu garai hartan Getariako San Prudentzio ermitara "lupu eta bestelako handitu arriskugarriak" sendatzeko joaten zirela.
Azkenik esan behar, gaurko egunotan Luis Pedro Peña Santiagok "Ermitas de Guipúzcoa" liburuan, Isastik eta Larramendik emandako aipatu informazio horretaz gain ohitura bat jasotzen duela: Andra Mariren oinetan zeuden harriak harrikoskor batez igurtziarena, ateratako hautsa burukominen aurkako sendagarri gisa erabiltzeko.
San Prudentzio eguna Apirilaren 28an ospatzen da.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalduran konpontze lanak egin behar ziren eta kanpoaldean, ur-hustuketa perimetrala egin da.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 3.700.000 pta.


GETARIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net