gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '391'

SAN AGUSTIN

Irudia

Hernani toponimoa XI eta XII mendeetako zenbati dokumentutan ageri da. Zehazki, diploma batean, eta hau Lacarrak dioenez 1186 eta 1193 urteen artean kokatu daiteke, eta honen arauera Hernani parrokia Iruñeko eliz barrutian kokatuta dago.
Badirudi beraz garai hartarako eliza bazuela, gaur egun Agustinen Komentua aurkitzen den leku berean kokatua, eta irauten dion aztarna bakarra portada du, arku zorrotz samarrean eta arkiboltakin.
Hernaniko lehen parrokia honek kalte handiak nozitu zituen 1512 urtean Carlos de Borbon Dukeak gidatutako frantsesengandik herriak jasan zuen eraso eta sutearen ondorioz.
Hiria mendi tontorrean berregin zutenean, eliza kanpoan geratu zen, herritik babesik gabe eta urruti, horregatik, Carlos V enperadorengandik beharrezko baimena lortu ondoren, 1540ko Abenduaren 10ean hasi ziren parrokia berria egiteko bideak irekitzen, obrak 1545 urtean hasi zirelarik.
Aintzinako parrokia bere inguraun monastegi bat sortzeko eman zuten, 1544 urtetik aurrera, Juan Martinez de Ereñozu fundazio berriaren buruak bere kontura eraiki zuen eliza eta bere aldamenean Komentua, bera eta bere ondorengoentzat familiaren hilobia Monastegiko elizaren barruan ezartzeko aginduaz.
Komentua ia erabat hondatu zen 1810 urtean Independentzia Gerratean. Horregatik, 1815 eta 1818 urteeen artean Juan Domingo de Chinchurreta maisuak berriztatze lan ugari eta garestiak egiten ditu.
Obra hauek eragina izan zuten elizarengan ere, Komentuko diru kontuetan 1828-1831 urteetan 240 errealeko gastua ageri da "Pedro Manuel de Ugartemendia Jaun arkitektoari ordainduak eliza eta bere aldareen diseinu lanengatik", beste 1.100 erreal Manuel Seini "elizaren berriztatze lanetarako" ohola erosteko.
Komentuaren multzoaren parte eginez, eta komunitatearen barruendegien albo-murruetako bati bere luzeran eratxekita, eliza aurkitzen da, oinplano angeluzuzeneko nabe bakarrekoa, hareharri landuzko murruekin eta zurezko egiturarekin estalita.
Kanpoaldetik, arkiboltekin arku zorrotzean egindako portada aberatsa gailentzen da.
Barnealdetik, denboran zehar oso eraldatua aurkitzen da: nabea, tiragarrien beheko aldeari litzatutako zurezko habeen eta hauei jositako oholeriaren bilbapenez osatutako sabai batekin estaltzen zen. Eta horren azpitik, gainera, eskaiolazko sabai faltsu bat eseki zen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2001eko uztailaren 30eko 157/2001 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizaren estalkiko parte bat erori ondoren, klakatzeko arriskuan zeuden elizaren estalkiko elementuen desmuntaketa eta erasketa. Estalki horren erabateko errestaurazioa, zurezko zertxeria mantenduz, eta tenpluaren barne-apailamenduko lanak.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.
1986ko Plana: 10.300.000 pta.


HERNANI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net