Kantoi batean dagoen hiri-jauretxea, oinplano errektangularra eta lau isurkiko estaldura dituena. Hiru oin altu. Behe oinean silarrizkoa den fatxada nagusia azpimarratzekoa da, lehen oinarren erdiparean dagoen armarriagatik ezezik, erlaitza, molduradun baoen uztarriak eta teilategal landuagatik ere.
Eraikin hau XVII. mendearen bukaera aldera edo, bestela XVIII.aren hasieran eraiki zuten, seguraski. Famili batzuk izan dira elkarren jarraian, eraikinaren jabeak.
Barnekaldea oso dago eraldaturik, bertan bizitza batzuk egiteko egokitu bait dute.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konponktzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 4.000.000 pta.