Kareaitz-landuez eginiko hamabost gurutze, bide ondoan jarririk daudenak, alegia, parrokiko elizatik Anotza-Saletxe baserri ingururaino doan Gurutze Bidean.
Baliteke aipatu dugun bide hori aspaldi-aspalditik Gurutze Bide bezala erabili izana.
Hala ere, gaur egun dauden harri-gurutzeak mende honen hasieran jarriak omen dira, horietakok batean, elizatik gertuena, hain zuzen, "AÑO DE 1903" dioen inskripzioa ageri bait da.
Bide Gurutzea 1982. urte arte izan zen erabilia eta ondo zaindua.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Galdutako gurutzearen ordez beste bat jartzea, daudenak konpontzea edo sendotzea eta bakoitzaren ingurua garbitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 550.000 pta.