Oinplano latindar eta barnekaldean abside erdizirkularra duen nabe bakarreko eliza. Gurutzadura-gangak. Dorre errektangularra elizaren oinaldean. Elizaren bi albo eta oinaldeetan, buelta guztian, arkupea dago. Silarrizko hormak kanpoaldean, kontrahormak dituztelarik.
XVII. mendearen hasieran hasi zen eliza hau eraikitzen Francisco de Landa hargin maisuaren trazaren arabera, aintzinako eliza baten hondarren gainean, seguraski.
Joanes de Eceizar gangen eraikuntza burutu zuen 1638. urtean.
Juan de Zunzuneguik dorrea eta sakristia eraiki zituen 1657. Urtean Miguel de Abariaren traza baliatuz.
XVIII. mendearen bukaera aldera teilatua behera etorri zenez gero, eliza berreraiki behar izan zuten, horretarako Lucas de Longa maisuak aurkezturiko plano eta baldintzak erabili zirelarik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Aldare nagusiko erretaula zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 2.800.000 pta.