Eraikin xume bat da, laukizuzen formako oinplanoa eta bi isurialdeko estalkia dituena. Harri-hormaz egina da, nahiz eta oso-osorik karez zurituta dagoen. Baoak arku-zuzenak dira. Barrenean zurezko egitura ona dauka, eta lan batzuk egin zaizkio eraikina sendotzeko.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2002ko Plana: 7.900 €