gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 23, asteartea

 

select * from iglesias where id = '401'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Alfonso VIII, 1200 urtean Gipuzkoa Castillarekin elkartzea lortu zuen erregeak, 1203an Hondarribiako hiribildua sortzeko "Fundazioko Karta" eman zuen. Leku estratejikoan kokaturiko hiribildu herri murailatu honek izango zuen, noski, eliza bat ere.
Hasierako tenplu honen gainean hasi ziren 1474ean eliza berriaren erikitze lanak, eta zenbait oztopo gainditu ondoren 1549an amaitu ziren.
Lanak Esteban de Albizuri maixuak zuzendu zituen 1531an hil zen arte; data honetatik aurrera Juan Perez de Albizuri, bere semeak bete zuen hark utzitako lekua.
Ez da datu berririk ezagutzen 1566an Kale Nagusira ematen duen portada nagusia irekitzeko baimena eskatzen den arte. Lan hauek 1567ko azaroan bukatu ziren.
XVI mendearen azken hamarkadan Joanes de Iriartek aldare nagusiko erretabloa egin zuen; irudien modelatze lanak Jeronimo de Larreak hartu zituen bere kargu.
XVII mendearen hasieran eraiki ziren sakristia eta bere alboko bi gelak.
1764ean, Franzisko de Ibero arkitekotaren zuzendaritzapean eraiki zen dorrea, mendebaldeko fatxadari atxekia.
1910 eta 1914 bitartean, eta Fernandez Kasadebantek zuzenduta zenbait berriztapen egin zitzaizkion, leihate, presbiterio eta koruan batez ere.
Gurutze latinezko oinplanoko eliza, altuera desberdinetako hiru naberekin, abside poligonal banatan luzatzen direla. Gurutzadura ez da nabaritzen oinplanoan.
Gangak, gurutzezkoak izaki ezaugarri oso desberdinetako irozkaietan deskargatzen dira.
Alboko eliz atari batek babesten du portada zaharrena, arkibolta eta pinakuludun arku konopial batean egina hau.
Bestea, errenazentista, elizaren oinaldean kokatzen da, non eraikitzen bait da dorre barrokoa ere.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Leihateetako beirateria errestauratzea, kanpandorre barrokoa konpontzea, sakristiako estalkiaren zaharberritzea, eta elizako estaldurak eta fatxadak zaharberritzea. Elizaren barne egokitzapena eta erretaulak zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 5.000.000 pta.
1991eko Plana: 16.000.000 pta.
1997ko Plana: 5.000.000 pta.
2001eko Plana: 57.500.000 pta.
2002ko Plana: 179.500 €
2009ko Plana: 130.000 €
2010eko Plana: 307.500 €

HONDARRIBIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net