Gurutze latindarreko oinplanoa duen nabe bakarreko eliza. Kupula erdiesferikoa gurutzaduran eta kanoi-gangak nabearen gainontzekoan. Atxekitako dorre lauangeluarra. L itxurako arkupe batetik sartzen da.
Saindutegi hau XV. Mendean bazegoela frogaturik dago dokumentuen bidez.
XIX. mendean saindutegiko parrokoa zen Joaquin de Ollok eskuz idatzitako ohar batzuetan saindutegiaren gainean datu pila ikarragarria dago, 1502 urtez gerokoak.
Dorrea 1868. urtean eraiki zen eta atzekaldeko arkupea 1961n.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Arkupeko estaldura konpontzea eta bi erretaula sendotzea eta xilofagoen kontra tratatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 2.000.000 pta.