Hirira sartzeko antzina San Felipe zeritzan atearen hondarrak dira. Garai batean ate honek zaintza-gorputz bat zuen kanpoaldean, zulo gainetik pasatzeko egurrezko zubi bat, eta lehenbiziko arku bat, gainean eraikin bat zeukana. Hurrena beste eraikin-gorputz bat zeukan, hain zuzen gaur Santa Maria arkua deitzen zaiona. Ateak arku karpanel dobeladun bat eta atzealdean ganga txiki bat arku errebajatuarekin dauzka. Arku gainean hiriaren armarria dago, eta haren gainean Andre Mariaren irudi bat eta eguzki erlojua.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Armarria zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2002ko Plana: 6.250 €