Bastioi hau Carlos V.ari zor zaion Hondarribiako defentsa sistemako zati bat da. Eraikitze lanak 1530ean hasi ziren, ordura arte Erdi Aroko harresiak babestu zuen hiribildua zabaltzeko eta indartzeko xedez. 1539rako amaituta zeuden bastioi hau eta Erreginarena. Zen bezalaxe dago ia, Gipuzkoako besteetan gertatzen ez dena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kontramina galeriak berreskuratzea eta sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 36.000 €