Oinplano errektangular eta lau isurkiko estaldura dituen ermita. Manposteria eta silarrizkako hormak. Erdi-puntuko arkuko portada. Egindako hondeaketen emaitzak ageri dira barrukaldean eta leku horretan aurkitutako gaien erakusketa ere badago.
Jaime Rodriguez Solis, 1972ean, eta, urte horretan bertan eta 1972an, Igancio Barandiaran eta M. Martin Bueno jaunek egin zituzten hondeaketen ondorioz garrantzi handiko aztarna arkeologikoak aurkitu ziren ermitaren zoruaren azpian.
Aztarna horiek ikertuz, Santa Elena ermitaren barruan elkarren segidako garaietan eraikin hauek izan direla atera da: errauspen nekropolisa Aro honen hasieran, erromatar-eliza txikia gero eta, azkenik, gutxienez X. mendekoa den kristau eliza. Oraingo ermita honek dituen ezaugarri eta neurriei begiratuta XVI. mendean eraikia izan litekeela esan dezakegu.
Eliza honi buruz dokumentuetan agertzen den lehen albiste ezaguna Murugarrenena da, 1588. urtekoa.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Santa Elena ermitako Museoari beste norabidea eman zaio eta estaldurak zaharberritu egin zen.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 1.400.000 pta.