gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '428'

SANTIAGO KALEA

Irudia

Irungo Udalak kolektore bat jartzeko asmoa zuen Santiago kalean barrena. Ordurako, ordea, adituek inguru hartan erromatarren garaiko aztarnategiren bat zegoen susmoa hartua zutenez, Arkeolan taldeari, azterketa historiko-arkeologikoetan aritzen denari, sundaldi batzuk egiteko ardura eman zitzaion.
Sunaketa arkeologiko horien ondorioz, erromatarren garaiko zakartegi bat azaldu zen. Sasoi hartako material ugari zuen gainera: burnizko eta beirazko piezen zatiak, zeramika puskak, labana-kirtenak, larrukiak, etab.
Harrezkero egindako indusketetan, berriz, obrak egitera zihoazen lekuan egurrezko kai baten zatiak azaldu ziren, ondo kontserbatuta, eta etxe-tresnen zatiak eta aztarnak ere bai.
Hona hemen zer dioen Arkeolan-ek bere memoriaren pasarte batzuetan:
"Santiago kalean egin diren indusketa arkeologikoek... informazio zuzena eta zehatza eman digute erromatarren garaian Irungo hiriak zituen ezaugarri batzuei buruz. Lortu diren aztarnak ezin hobeto kontserbatuta zeuden padurak eskaintzen dituen baldintza egokiei eskera. Aztarna horien arabera, argi dago garai hartan merkataritza oso garatua zegoela hiriko portuetan...
Etxeko tresna ugari aurkitu ahal izan dugu eta, hortaz, Gipuzkoan dagoen material eta tresna erromatarren aztarnategirik oparoena dela esan dezakegu".

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Indusketa arkeologikoa.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 9.250.000 pta.


IRUN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net