XVII. mendeko ohiko baserria izanik, bere aurreko fatxada nabarmentzen da, beheko solairuan dinteldutako larrain zabal batekin eta hegalkin txiki bat duen goiko solairuan zurezko bilbadurekin.
Barruko aldean eraikina erabat aldatuta zegoen, beraz, ez zuen inongo interesik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Aurreko fatxadako elementu guztiak, nahiz gainerako hormak eta eraikinaren profila behar bezala sendotzea eta zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 1.000.000 pta.