gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '434'

SAN MIGEL

Irudia

1480 urtean daukagu eliza honen izatearen berri.
Froga dokumentaturik ez dagoenez tenpluaren elementu arkitektonikoen ezaugarriak aztertuz nabaritu genezake elizaren jatorri gotikoa, XV mendena data daitekeena. Dobeladun arku zorrotzeko portada sinple bat eta basa eta kapitel gotikozko kolomatxoetan amaitzen diren boketoiak dituen erdi-puntuzko arkudun beste portada bat dauzka. Azken hau aberatsagoa bada ere gotiko tankerakoa da. Era berean, tenplu barruko euskarriak ezaugarri desberdinak badituzte ere erabat gotikoak dira.
Hasierako tenplu honen gainean XV mendeko bukaeran edo berregite lan garrantzitsuak hasi ziren, batez ere, XVI mendearen lehenego erdian zehar jarraitu zutelarik.
Mende honen bukaeran edo XVII hasieran pedro de Goikoetxea, Antxietaren ikasleak erretablo errenazentista burutu zuen. Bereak dira Eldua, Alkiza, Legorreta eta beste zenbait lekutako erretabloak ere.
Jasokundearen irudia Jeronimo de Larreak egin zuen 1614 urtean. Arkupea, burdinezko kolomatxo arinek eusten diotela mende honen hasieran egin bide zen.
1950 urtean, dorrea kupula moduko batez errematatu zen, lehen zuen lau isuriko teilatuaren ordez.
Saloi-oinplanoko eliza, bi ataleko nabe bakar eta zortzialdeko absidearekin.
Lehen atala gurutze-ganga sinple batekin estaltzen da, mentsula gotikotan eta erdiparetik abiatzen diren kapitel gotikodun koloma-batetan irozotuz.
Bigarren ataleko eta absideko gangak ere gurutzezkoak dira, baina oso konplikatuak. Tenpluaren burualdeko irozkaiak koloma erdizilindrikoak dira, kapitel gotikoekin.
Elizarako sarrera, gaur egun, tenpluaren oinaldean aurkitzen da, eta egun pilotaleku bezala erabilitako espazio zabal bat eratuz alborik albo luzatzen den eliz atari batek babestua dago.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Tenpluaren teilatua konpontzea, barne-apailamenduari bertikalei eta gangei tratamendu egokia ematea eta erretablo nagusiaren garbitzea eta errestauratzea eta ataria zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 1.000.000 pta.
1985eko Plana: 340.000 pta.
1988ko Plana: 4.600.000 pta.
2006ko Plana: 150.000 €
2007ko Plana: 150.000 €


IRURA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net