Oinplano oktogonaleko eraikin txikia, burdinurtuzko kolomatxoek eutsitako zurezko egitura duena. Koloma horiek, berriz, buelta guztian dagoen kareaitzezko oinarriaren gainean daude jarrita. Iturria fatxada nagusian.
Iturriaren gainean dagoen inskripzioari kasu egiten badiogu, herri ikuztegi hau 1889. urtean eraikia da.
Ikuztegia irekia izan behar zuen hasieran; gero, ordea, itxi egingo zuten barrukaldea hotza eta euritatik hobeto babesteko.
Alde guztietatik libre egongo zen, harik eta eraikin bat erantsi zioten arte.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kanpoaldeko itxidurak kentzea eta XIX. mendeko eraikuntz-teknologiaren adierazgarriak diren elementu eta sistemak sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 1.500.000 pta.