Eraikin handia, laukizuzen formako oinplanoa eta bi isurialdeko teilatua dituena. Bi solairu. Hormak harrizkoak ditu, eta harlanduak etxe izkinetan eta bao ertzetan. Fatxada nagusiaren mutur batean armarria du, idazkun eta guzti. Sarreran puntu erdiko bi arkuk osatzen duten portada bat dauka, baina gaur egun arkuak itxita daude, haietan baliorik gabeko ate angeluzuzenak eginda. Teilatu-hegal ederra du, habeak eta gapirioak tailatuak dituelarik. Horma-pikoa bukaeran irekita dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2002ko Plana: 6.500 €