Egungo eliza aurkitzen den lekuna, 1350 urterako bazegoen beste eliza bat. Pentsatzen da eraikuntza honek hasera batean defentsa helburua betetzen zuela arrazoi hauengatik: leku estrategikoan egoteagatik, bere bao batzuen erarengatik, dorreko zirrikitu eta aldamenetako hormetako batean dagoen leihate erdibituarengatik.
Lehen tenplu-defentsa leku gotiko honen gainean hasi ziren berrikuntza lan inportanteak 1540 urtea baino lehen Ascensio de Larrunbide y Ansola harginaren eskutik.
Hori hil zenean, Pedro de Apalasagastik jarraitu zuen lanean kanpoko hormak 1550ean edo amaitu zituelarik.
1553 eta 155 artean, Migel de Idogaratek eraiki zituen gurutzaduradun gangak.
1571tik 1582 urte arte, korua estaltzen duen ganga laua bukatu zen, hargin bera aritu zen lanean eliza horretan.
Domingo de Larrunbide hargin maisuak amaitu zituen dorreko lanak XVI mendeko azken urteetan.
Egungo sakristia XIX mendean eraiki zen.
Bi ataleko nabe bakar eta zortzialdeko absideko eliza, mentsula gotikotan irozotutako oso gururtze-ganga ederrekin estalita.
Sarrera bigarren atalaren parean egiten da, epistolaren alboa aldetik alde korritzen duen eliz atari itxi batek babestutako portada zorrotz batetik.
Eliz atari horretatik, eta nabearen lehen atalaren parean, dobelekiko erdi-puntuko arkuan doan portada bat ikusten da, eta honen gainean mainel batez erdibitutako leihatea, gaur egun takatua.
Dorrea, oinplano lauangeluarra, tenpluaren oinaldean eratxekitzen zaio nabeari eta bere altuera guztian gezileiho moduko hutsune-sail bat erakusten du.
Harlanduzko murruak ditu, kontrahormekin kanpoaldetik, hauek zenbait lekutan ezkutatuak dituela geroagoko eranskinen ondorioz.
Parrokiako Obra Liburuetan ageri denez, aldare nagusiko erretaula XVII. mendearen erdialdean egina da. Eretaula jartzeko obra arkitektonikoa Joanes Zialzeta Eleizegik egin zuen eta irudiak tailatzeko lana, berriz, Pedro de Luzuriagak eta Bernardo Ezkarretak.
Erretaula dagoeneko oso hondatua zegoen intsektu xilofagoen eraginez, eta behar bezala konpondu ahal izateko, desmuntatu eta tailerrera eramatea erabaki zuten, han hobeto garbitu eta zaharberrituko zutelakona. Desmuntatu zutenean, ordea, absidearen horman, grisallan pintatutako beste erretaula bat azaldu zen. Ia horma osoa hartzen zuen erretaula pintatu horrek eta, jakina, egurrezkoa baino zaharragoa da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eliz atariko konpontzea, erretaula eta pinturak zaharberritzea eta presbiterioa aldatzea pinturak ikus ahal izateko. Teilatua zaharberritzea, zurajea sendotuz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.
1994ko Plana: 4.000.000 pta.
1995eko Plana: 6.000.000 pta.
1996ko Plana: 3.710.256 pta.
2008ko Plana: 10.000 €
2009ko Plana: 165.000 €