gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 7, asteartea

 

select * from iglesias where id = '446'

SANTA BRIGIDA

Irudia

Komunitatearen erabilerako gela eta abarrez eta gurutze latindarreko eliza batez osatuta dagoen komentu multzo handia.
Komentu-komentua dena atzekaldean dagoen baratze handi batera jotzen du; eliza, aitzitik, lekurik nabarmenean dago, espazio publiko batekin elkar jotzen duela.
Komentu honen fundazio-izkribuak 1671eko Urtarrilaren 7koa data du.
Lasarteko dorretxeko jabek eta Gipuzkoako bi leinu (Okendo eta San Millan) garrantzitsuetako kideak ziren Miguel de Okendo eta Teresa San Millan senar-emazteak izan ziren komentuaren fundatzaileak.
Komentuaren trazaren egilea zein izan zen ez badakigu ere, badakigu fundazio-izkribua sinatu aurretik obrak hasiak zirela; baita, obra horiek bukatu ziren arte, Gasteizko komentutik etorri ziren Moja Brigidarren aurreneko komunitatea (fundatzaileen bi alaba horien artean zeuden) Lasarteko dorretxeko pabeloi batean jarri zirena ere.
1675ekok Uztailaren 21ean hartu zuten komentuaren jabetza, ospakizun handi baten ondoren.
XVIII. mendean eraberritze handiak egin ziren, Loiolako obra-maisua izan zen Francisco de Iberok horietako batzuen zuzendaritza hartu zuelarik. Mende horretan egin ziren obra garrantzitsuenen artean hauetxek aipa daitezke; goi korua eraikitzea, lan etxea, jantoki berria, sukaldea, e.a.
XIX. mendean eliz-aurrea, dorre berria, koruko silarrizko lan berri eta Aldare Nagusikok erretaula egin ziren.
Eta azkenik, XX. Mendearen hasieran aldareak berritu, eliza zolatu, organoa jarri eta elizaren arkupe txikia egin ziren.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 12.000.000 pta.


LASARTE-ORIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net