Dimentsio txikia eta lau isurkiko estaldura dituen planta errektangularreko ermita, burdinezko ezkiladorre soil batek errematatzen duena. Arkupe itxia, arku beheratuan duelarik aurreko irekiera bat eta bi alboetan, erdi-puntuko arkudunak.
Zurezko barrote sareta batek bereizten du nabetik.
Nahiz eta agirizko berririk ez izan, bidegurutze baten ondoan egoteak eta bere adbokazioak, ermitari nolabaiteko aintzinatasuna emate ahalbideratzen dute.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalduraren zaharberritzea zurezko egitura mantenduz eta barne zein kanpokaldeko paramentuak egokitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 700.000 pta.