gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

 

select * from iglesias where id = '458'

SAN AGUSTIN

Irudia

Brinkola nekazal auzoak, Urola garaian kokatuak, XV mendearen amaieran ospe handiko urteak bizi izan zituen, Legazpi Haraneko oholik inportanteenak bertan kokatu bait ziren.
Olen beherakadarekin, lozorro antzeko egoeran murgildu zen, Madril-Irun ferrokarrila eraikitzearekin XIX mendean berpiztu zelarik. Ferrokarrilak jendea erakarri zuen Brinkolara, haseran trenbidea eraikitzeko lanek eta geroago ferrokarrilaren inguruko beste zereginek, 1900 urtean herri honetan geltoki bat egin bait zen.
Ferrokarrilaren lanak 1860 urteetan egin ziren, eta agian arrazoi horregatik Sebatian Insaustik bere "Parroquias de Guipúzcoa en 1862" liburuan dioen bezala, Brinkolako biztanleak gehitu egin zirenez, eliza bat eraikitzeko baimena lortzeko pausoak ematen hasten dira, "Legazpiko eliza nagusitik urruti aurkitzen zirelako..."
Azkenik eliza egin zen eta 1886 urtean inauguratu zuten.
1986 urtean elizak ehun urte betetzen zituela eta, Brinkolako biztanleek eraikuntzako zenbait berrikuntza egitea premiazko ikusi dute.
Oinplano angeluzuzeneko landa-eliza, kanpoko murruak harlanduzkoak, zarpeatu eta pintatuak ditu, eta estalkia zurezko egiturarekin eta bi isurkiko teilatuarekin, harlanduz eraikitako ezpataina batekin errematatua.
Tenpluaren albo bat harrizko euskarri eta agerriko zurezko estalki batez osatutako atari batek korritzen du. Bertatik sartzen da ermitara, hareharri landuz azpatutako ate dinteldu batetik.
Barenan, kanoi-erdiko ganga-itxurako sabai faltsu batek estaltzen du nabea.
Erretablo bat doa burualdean, San Agustin titularraren irudi batekin, eta zurezko egiturazko koru zabal bat kontrako aldean.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiaren konpontzea, ezpatainaren garbitzea eta kanpoko eta barneko paramentuen pintatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 1.000.000 pta.
2006ko Plana: 9.000 €


LEGAZPI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net