gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 28, larunbata

 

select * from iglesias where id = '459'

BIKUñA

Irudia

Planta errektangularreko jauregi-etxe isolatu eta trinkoa, lau isurkiko estalduraduna. Aipatzekoa da silarrizko fatxada nagusia, erdi-puntuko arkua duen portada adobelatua eta armarri barrokoa dituelarik. Bi plantako altuera, eta estalpeko tokia.
Ertaroko dorretxe bat izan zen eraikin hau egin zenean; XVII. mendean landalurretako jauregi bihurtu zuten eta azken garaietan baserri gisa erabilia izan zen.
Bere hasierako garaitik arku zorrotzean dauden bi leihate erdibitu eta bi portada ojibal gordetzen ditu, eta baita silarrizko hormen aurriak edo ertaroan sustraituriko silarriska ere. Gorenean zegoen garaitik fatxada nagusia nabarmentzen da, eta ekialdeko fatxadan zeuden eguterak ere.
Legazpiko leinu zaharrenetako baten sortetxea da,horren berri XIV. mendean ere bazegoelarik.
Bertan jaio ziren pertsonaia garrantzitsuak.
Eraikinaren azken jabea izan zen Lardizabal familiako kide batek Legazpiko Udaletxeari eman zion, herri erabilerarako eraikin bezala egokitua izan zedin baldintzapean.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikina sendotzea eta berreskuratzea eta Burdinaren Museoa bezala egokitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 19.000.000 pta.
1989ko Plana: 9.000.000 pta.
1990eko Plana: 5.000.000 pta.


LEGAZPI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net