Telleriarte auzoan, zehazkiago Elorregi jauregiaren ondoan, garai batean baseliza bat izan zen, 1626an eraikia eta gure egunetararte iritsi ez dena.
Legazpiko Santa Maria eliza nagusia Telleriarte eta Brinkolatik oso urruti zegoela adieraziz, bertakoek San Joan Bataiatzailearen baseliza eraikitzeko baimena eskuratu zuten 1824. urtean.
Baseliza hori eraikin errektangularra da. Teilatua bi isurkikoa da eta kanpai-horma edo ezpataina du, hareharri landuaz egina. Alde batean estalpea du, zorua harlauzazkoa duena. Aldarean erretaula txiki bat dago, Beobide eskultoreak egindako San Joanen taila batekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea. San Juan irudia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 2.000.000 pta.
2008ko Plana: 1.000 €