gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 5, igandea

 

select * from iglesias where id = '462'

KATABERA-UDANAKO MEATEGIA

Irudia

Antzinako meategi honetan oraindik langintza hartan erabiltzen ziren oinarrizko instalazioak eta tresneriak gorde dira eta, beraz, produkzio prozesua berregiteko aukera eskaini lezake horrek. Kataberan, mea nagusiaren ondoan, meatzarien etxetxo apalen aztarnak daude eta mearen garbilekuetan ziren terraza mailakatuen paretak ikus daitezke. Udanan, berriz, masatokia, sulabeak, kargatzeko lekua, bolborategia, sutegia, bulegoak eta injineruaren, arduradunaren eta meatzarien etxebizitzak daude.
Katabera eta Udanako meategiak bestelako abantaila batuzk ere baditu: instalazioak ikusten errazak dira eta leku bildu xamar batean daude. Horregatik, berreskuratzeko edo berritzeko lanak egitea ez litzateke oso gaitza izango.
Legazpiko Udalak, hasiera batean, Burni Museoa egiteko asmoa zuen Bikuña jauregina. Orain, aldiz, "Burdinola" izeneko Burniaren Adiskideen Elkarteak bultzatua, helburu zabalagoak jarri ditu eta historian zehar burdingintzarako erabili izan diren eraikinak, azpiegitura eta lekuak tuxkundu eta erakutsinahi ditu, xede turistikoaz, didaktikoaz edo, oro har, kulturalaz.
Patrimonio industrial en Legazpi izeneko argitalpenean, Beatriz Herreros Moratinos eta Josune Zaldua Goena egileek, meategi horri buruzko oso informazio historiko, arkeologiko eta tekniko ona eskaintzen dute, beren ustez, Gipuzkoakoa ez ezik, Euskal Herriko garrantzitsuenetakoa ere baitzen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Instalazioak zaharberritzea, erdiko plataforma, oratokiaren goialdea, egokitzea, bolborategia, sutegia eta bulegoak birgaitzea eta sarbideak egokitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 3.000.000 pta.
1994ko Plana: 2.000.000 pta.
1995eko Plana: 2.000.000 pta.
1997ko Plana: 2.000.000 pta.
1998ko Plana: 2.500.000 pta.
1999ko Plana: 1.750.000 pta.
2001eko Plana: 1.000.000 pta.


LEGAZPI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net