gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 3, ostirala

 

select * from iglesias where id = '476'

ELEXALDE

Irudia

Jauregi zahar hau, herritarren artean Torrekua izenez ezaguna, eraikin ireki bat da oinplano errektangularrekoa, lau isuriko teilatukoa, eta Erdi Aroko gunearen harresiz kanpo kokaturiko.
XVI. mendearen erdialdean eraikia, gaur egun inguruko hormak gordetzen ditu ia bakar bakarrik, tartean, harehariz landutako fatxada nagusikoa nabarmentzen delarik. Fatxada horretan, portada platereskoa eta goiko leihoa nabarmentzen dira, leiho hori bi pilastren artean kokatua dago eta Elexaldetarren armarria duen frontoi txiki batez bukatua.
Barrualdean, eraikina oso aldatuta zegoen; beraz, ez zen inolako oztoporik izan etxebizitza kolektiboaren erabilpena baimentzeko, eraikinaren iraupena bermatzeko, erabilpen egoiliarra baino hoberik ez baitzegoen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikina birgaitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 1.200.000 pta.


LEINTZ-GATZAGA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net