gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

 

select * from iglesias where id = '480'

SANTA KATALINA

Irudia

Egungo eliza nola eginda dagoen ikusiaz, bere fatxadetan bere eraikuntzaren bi aldiak garbi bereizten dira, bata gotikoa eta bestea XVI mendeari dagokiona, datu hauekin eta dauden dokumentu frogekin, eliza honen historia osatu dezakegu.
Lehen tenplu gotikoa, XIV mendean zutik zegoena, XVI mendean berritzen hasi zen Lopez de Iturriazaga maisua, Martin de Agirrek egindako trazaren arauera. Lehen tenplukoak dira gaur egungo pontea eta armazoiaren zatirik handiena, bere erlaiza eta teilatutik irteten diren gargoiekin; baita ere bermagailuak. Hauetan atentzioa deitzen dute tailatutako bi kapitelek, bata giza irudiakin eta beste barazki irudiakin.
1589 urtetik aurrera, Martin de Aguirre bera egin zen lanen arduraduna. Honetarako egin zen kontratuaren arauera, lehen zazpi urteeetna elizako horma guztiak zutitu behar zituen eta hurrengo hiru urteetan, kaperak, korua eta sakristia amaitu behar zituen.
Ezarritako epearen hamar urteak igarotzean, bi urtetan dorrea eta kanpandorrea eraikitzeko ardura hartu zuen Martin de Aguirrek. Eliza beraz, 1600 urtean edo amaituta geratuko zen.
Dirudienez, Lizartzako notario agirietan gordetzen da, Martin de Aguirrek eliza egiteko oinarri bezala erabili zuen traza.
Hargin maisu honek beste elliza batzuen eraikuntzan ere parte hartu zuen, hala nola Ibarrakoan eta Belauntzakoan, hemen gurutzadura, gangak eta protada egin zituelarik.
Nabe bakarreko hiru atal eta burualde zuzeneko tenplua, gurutze-gangekin estalita, eta hauen nerbioak ezaugarri desberdinetako irozkaitan deskargatzen dira: kapitel tailatuekiko koloma batetan, kapitel klasikoekiko koloma erdizilindrikotan eta mentsula errenazentistetan.
Sarrera ebanjelio alde osoa korritzen duen ataritik egiten da, portada barroko sinple batetik.
Elizaren oinaldean, dobela handi dituen arku beheratuan egindako portada aberats eta bitxi bat du, zurezko egitura duen aterpeak babestua.
Dorrea ere, oinplnao lauangeluarra, elizaren oinaldean kokatua dago, honen izkinetako bati eratxekia.
Murruak kareharri landuzkoak ditu, kanpoko hormabularrekin.
Oso zaindua dago tenplua. Merezi dute aipateze beren berezitasunarengatik korua, bere maileria-modukoarengatik, eta sakristia, oso ondo amueblatua dagoelako, eta estalkia, bere gurutze gangarengatik.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kanpandorrearen sendatzea, kanpaina konpontzea eta elektrifikatzea eta erretaula nagusiaren zaharberritzea eta estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 500.000 pta.
1987ko Plana: 1.000.000 pta.
1998ko Plana: 4.000.000 pta.
1999ko Plana: 10.000.000 pta.


LIZARTZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net