Baserri handi eta bikain bat da, gaur egun bi etxebizitzatan banatua. Harri-hormaz egina da guztia, fatxada nagusiko goi solairuen itxiera izan ezik, hor egurrezko egitura baitu. Bao txiki batzuk azpimarratu behar dira kanpoaldean: taila ederreko arku konopiala duten bi leiho biki eta arku errebajatua duten hiru leiho bakun, esan daiteke XV. mende bukaerako edo XVI. mende hasierakoak, eta oraingo fatxada bera baino zaharragoak.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 1.500.000 pta.