Eraikin honek laukizuzen formako oinplanoa, bi isurialdeko teilatua eta bi solairu ditu. Hormetan harlangaitza eta harlanduxkoa ditu, eta bao ertzetan harlanduak. Oraindik puntu erdiko arku eder bat dauka fatxada nagusian, teilatu-hegal kasetoidunak eta harri on molduraduna lixiba harriko ur irteeran.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 1.500.000 pta.