gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '489'

CHOCOLATERíA SAINT-GERONS

Irudia

Hirigunetako etxea, izkinekoa, hiru fatxadaduna eta mehelinarteko horma bat duena; bi plantako altuera eta ganbara, eta hiru isurkiko estaldura. Beheko planta txokolate artisau lantegirako dago egokitua eta goikoa, bertan bizitzeko. Entokatutako manposteria hormak, eskantzuetan silarridunak, eta baoen inguruak eta pisuen arteko platanbandak.
Nahiz eta eraikuntza, ziur aski, lehentxoagokoa izan, agian XVIII. mendekoa, 1850. aldera sortu zuen Juan Maria Saint-Geronsek txokolate lantegia.
Azpilgoetako elizaren ondoan dagoen etxe honi "Catecoa" deitzen zaio 1890. aldera, eta 1898. urtetik aurrera "casa Enriquenekua". Batzuetan "casa Ostatu-Berri" ere deitu izan zaio.
Aipatu 1850. urte horretatik aurrera, etengabeko iharduna ezagutu du txokolate lantegiak, harik eta 1988.ko Azaroan Pedro Martin Saint-Gerons hiltzen den arte.
Azken honen semeak, bi urtetan luzatu den itxarotearen ondoren, Gipuzkoako era horretakoa bakarra izango den artisau ihardun honi berriro ekitea erabaki du.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikinaren estalduraren zaharberritzea eta artisau labearen birgaitzea eta ihardunean jartzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 1.750.000 pta.


MENDARO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net