gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko uztailak 2, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '495'

SAN MIGEL

Irudia

1384 urtean, Mutiloako elizaren ondoan; kanpaien hotsera, kontzejuko ordezkariak bildu ziren Segurako herrriarenganako anexioa sinatzeko.
Gaur egun ez da hasierako elizaren kondarrik nabari, haren gaienan eraiki bait zen egungoa XVI mendean.
Ziurtatzen duen froga dokumentaturik ez badugu ere, bere eraikuntzazko zenbait elemetnuen ezaugarriek, kapitel errenazentistadun mentsula eta zutabeenak hain zuzen, XVI mendean eraikia dela ematen digute aditzera.
Geroago XVIII mendean zenbait berritze egin ziren, sarrerako portadan eta dorrearen erronatean batipat. Baliteke lan honetan Martin de Karrera arkitektoa aritua izatea.
Aldare nagusiko erretablo barrokoa Felipe de Azurmendi, Idiazabalgo eskultoreari egozten zaio.
1960 urtearen inguruan tenpluaren alboko murruetako batean, nitxo bat eraiki zen, hareharrizko ponte moderno bat lekutzeko.
Oraindik ere gordetzen dira familia desberdinetako hilobiak. Haien arteko bat hiltzean oihal beltz bat ezartzen zaio dagokion hilobian eta heriotzaren urtea betetzen den egunean kentzen da.
Saloi-oinplanoko tenplua, lau ataleko nabe bakar eta zortzialdeko absidearekin.
Elizarako sarrera hirugarren ataletik egiten da, epistola aldeko saihets guztia korritzen duen eliz atari batek babesturiko portada barroko batetik alegia.
Dorrea tenpluaren oinaldean kokatzen da, erdiparean, herriko plazari aurpegi emanez.
Nabearen atal desberdinen irozkaiek, gurutze-gangekin estaliak horiek denak, eraikuntz aldi desberdinen segida bat erakusten dute, tenpluaren burualdetik hasita: mentsula zilindrikoak kapitel gotkoekin, kapitel errenazentistak eta ekinoan obak daramatzaten mentsulak, eta kapitel klasikoekiko koloma erdizilindrikoak, ekinoan obak dituztela hauek ere.
Tenplu osoa korritzen du kapitelen abakoaren parean doan moldura batek.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketa-lanak teilatuaren zurezko egituran.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
2000ko Plana: 4.500.000 pta.


MUTILOA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net