gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '496'

LIERNIAKO ANDRE MARIA

Irudia

1587rako, badugu ermita honen izatearen berri.
Lope de Isastik 1625ean idatzi zuen "Gipuzkoako Compendio Historial"-ean Mutiloako jurisdikzioko "Nuestra Señora de Liorna" bezala aipatzen du.
Gaur egun oso aldatua dago urteetan zehar nozitu dituen erreforma ugarien ondorioz; ia ezin zaio beraz, garai jakin bateko ezaugarririk igarri. Behar bada, nabe barruko euskarri libreak kontutan hartuz XVI mendean eraikia dela pentsa genezake Euskal Herrian eliza kolomaria interesgarriak agertzen diren garaian.
Aipatzekoa da, zein zabaldurik dagoen ermita honetan gurtzen den Lierniako Ama Birjinarenganako debozioa; ugalkortasunaren kontrako babesletzat harturik dagoen honengana ez bait dira eskualdeko biztanleak bakarrik etortzen, baita Araba eta Nafarroa bezalako leku hurrunagoetako erromesak ere. Bere eguna Irailaren 8an ospatzen da.
Oinplano agneluzuzeneko baseliza, harlangaitzezko murruekin eta zurezko egiturarekin estalita, bi isurkiko teilatua duela. Isurki horietako bat luzatu egiten da ermitara sartzen deneko fatxada aldenik alde korritzen duen atari itxia estaltzeko.
Barnean, bi koloma-parek hiru ataletan zatituta Lierniko Ama Birjinaren irudi jantziak presiditzen du aldare nagusia. Zurezko egiturazko koru bat aurkitzen da ermitaren hondoan, erdi-puntuko arkuan egindako leiho luzatu batek argi egiten diola.
Zoladuren adreilu trinkozko lauzaxkak daramatza eta hormak zurituak ditu.
Kanpandorre sinple batek errematatzen du ermitaren hastial gainean eraikitako estalkia.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak konpontzea, barne eta kanpoko apailtzea eta erretaula zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 1.100.000 pta.
2002ko Plana: 10.000 €
2008ko Plana: 65.000 €


MUTILOA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net