gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 4, larunbata

 

select * from iglesias where id = '497'

SANTA KATALINA (AGUSTINAK)

Irudia

XVI mendearen eri aldera, Juan de Otxoa eta Berriatuak eta Katalina de Plaza bere emazteak beren etxea Aritzetako dorrea, Monastegi bat eraikitzeko eman zuten.
Beharrezko ziren berritze eta prestamenak egin ondoren, 1576ko Abenduaren 3an bedeinkatu zen Santa Katalinari eskainitako Monastegi hau.
Trentoko Kontzilioko erabaki batek erlijioso komunitateak leku eremuetan kokatzea galerazten zuela eta, Idiakez Jaun-andreak, lehengo fundatzaileen ondorengoek, Monastegia herriaren erdira eramatea erabaki zuten.
1638an aldatu zen Aritzetako komunitatea Berriatuko dorretxera.
Geroago, Katalina Plaza fundatzailearen testamentuko disposizio bat betez, Bonostiz dituriko etxalde bat hartu zen eta bertan eraiki zen egun ezagutzen dugun Komentua.
1661ko Azaroaren 22an jarri ziren Komentu berrian bizitzen. Gauza gutxi dakigu data hartatik aurrera, 1812an tropa frantzesak sartu eta artxiboak erre bait zituzten.
Azpimarratzekoa da orea, eraikuntza honek izan zuela bere garrantzia Mutrikuko historiaren aldi batean, Agustinen kaperak egin bait zituen elizaren ordeak 1790ean parrokia zaharra hondatu eta 1845ean berria irekia izan zen artean.
"L" baten formako edifizioa da komentua, harlangaitzezko murru zarpeatu eta pintatuekin. Erregularki banaturiko leihosail batek osatzen du bere fatxada.
Elizaren oinplano gurutze latinezkoa da eta absidea angeluzuzena.
Nabearen bi atalak erdi-puntuko fajoi-arkuz sostengaturiko ganga erztunekin estaltzen dira.
Gurutzadura petxinekiko kupula esferiko batek estaltzen du eta bai kapera nagusia eta bai alboetakoak, ilargiskez hornituriko kanoi-erdiko gangek.
Erlaiz molduratu batek korritzen ditu hormak arkuen abiaera parean.
Korua ere badu, erdi-puntuko arku batek eusten diola.
Kanpoaldetik bere fatxada nagusia galientzen da ordena erraldoi batek eratuta: bi pilastra-pare klasiko izkinetan ezpatainan erremataturiko frontoiari eusten diotela.
Fatxadaren erdiparean kokatzen den sarrerako atearen gainean idibegi handi bat irekitzen da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiko zurezko piezen ordezkapena.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.


MUTRIKU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net