gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '499'

SANTO KRISTO KALBARIOKOA

Irudia

Ermita honen berri dokumentaturik ez badugu ere, egun duen itxurarengatik eta Kalbarioko Kofradiako zuzendaritzatik lortu ahal izan ditugun datuengatik, bere eraikuntzaren une desberdinen laburpen bat agin genezake.
XVIII mendean eraikia, hasierako ermita, egun tenpluko presbiterioa denak osatzen zuen santutxo txiki baten gisakoa zen. Gipuzkoako beste zenbait eraikuntza berdinetan gerta ohi den bezala, fatxada nagusia egurrezko sareta sinple batez itxia egongo zen. Hori dela eta gorde dira aldarea enmarkatzen duten ate znagoko harladuan tailatuta dauden bi ur bedeinkatu ontziak.
1900 urtearen inguraun ermita hau zabaltzea erabaki zen, nabe angeluzuzen bat harlangaitzeko murruekin eta bi isuriko estalkiarekin erantsiz.
Azkeni, 1940ean, arkupea eraiki zitzaion, egungo sarrerako atearen gainean grabaturik dagoen inskripzio batek dioenez.
Eraikuntzaren kokagunea hain da estrategikoa, non marinelek itsasoan urrundik faro bat balitz bezala ikusten bait dute bere argiak pizturik dauzkanean.
Kalbarioko Kofradia, Mutrikuko arrantzale eta inguruko baserrietako biztanleek osatua, arduratzen da ermitari eusteaz, bisitariek uzten duten dirua eta kofradeeren ahalegin desinteresatuaren laguntzaz.
Egungoaren abside aldea egiten duen lehenagoko ermitatxo bati zabalera handiagoko nabe angeluzuzen bat gehitzearen ondoriozko baseliza.
Presbiterioa erdi-puntuko garaipen-arku batek azpatua ageri da, bere gainean kareharrizko erlaiz sendo bat nabari dela.
Hormigoizko egiturarekiko sabai launa du nabeak, eta abgsidea kanoi-erdiko ganga batekin estalia dago.
Tenpluaren hondoan oraindik orain eraikitako korua aurkitzen da. Eta horren azpian sarrerako atea, hormigoizko euskarri eta zurezko estalkizko aterpe batek babestuta.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkien konpontzea, barneko paramentu bertikalen aipalatzea eta sabaien pintatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 150.000 pta.
1986ko Plana: 1.400.000 pta.
1995eko Plana: 1.400.000 pta.


MUTRIKU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net