gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '500'

ASTIGARRIBIAKO SAN ANDRES

Irudia

Planta errektangularrekoa den baseliza txikia, kanpokaldera ematen duen beste esparru handiago baten barnean dagoelarik. Zurezko egitura duen bi isurkiko estaldura bakarra.
Fatxada nagusiaren zabalera osoa hartzen duen ataria, zurezko egituraduna. Leihate erromanikoaurrekoa, ferra-arkuna, estraineko tenpluaren absidean.
Ignacio Barandiaran irakasleak 1970. inguruan Astigarribiako San Andres elizan egindako indusketa arkeologikoen ondorioz, estudio bat argitaratu zuen. Bertan egindako aurkikuntzen berri emateaz gain, elizaren ustezko eraikin eta historia sekuentzia bat ezartzen zuen.
Laburbilduz, estudio horrek planteatzen du XI. mendearen erdialdean bazela aintzinako ermita bat, XIII. mendealdera korridore edo galeria perimetral batez inguratu zena, gezileiho luze eta estuz urraturiko kanpokaldeko lau horma handi eraikita. Geroago, XVII eta XVIII. mendeetan aldaketak egin ziren barnean eta fatxada nagusiko arkupea eta kanpaidorrea eraiki ziren.
Ikuspegi historiko-artistikotik begiratuz, eliza honi garrantzia ematen diona (bere aintzinatasunaz gain) zera da, XI. mendeko lehen eraikin haren gerakinak egun ere kontserbatzea, eta bereziki, Gipuzkoan ale bakarra bait da, ferra-arkuko leihate erromanikoaurrekoa. Aintzinatasun hori dokumentu-sail batek baieztatzen du, horietako lehena 1080. eta 1086. urte bitartekoa delarik; bertan adierazten denez D. Lope Iñiguezek eta bere emazte Dª Ticio-k, Gaztelako Alfonso VI erregearen izenean "Astigarribiako San Andres monastegia" San Millan de la Cogolla komentu errioxarrari eman zioten.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kanpokaldeko hormak sendotzea, estaldura zaharberritzea eta barnean, parrokiaren ekimenez, egokipen obra gutxi batzuk eta, indarrean dagoen legediaren arabera.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988-1990eko Plana: 19.200.000 pta.
1998ko Plana: 1.000.000 pta.
2000ko Plana: 9.000.000 pta.


MUTRIKU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net