gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 24, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '501'

GALDONA

Irudia

Hirigunetako jauregi etxea, nabarmenki kuadrangularra den plantakoa, lau isurkiko estalduraduna eta altueran hiru plantaduna. Fatxada nagusia silarrizkoa eta gainontzekoa manposterian. Eskantzuak, baoen inguruak eta silarrizko platabandak solairuak bereizteko. Armarria izkinean eta landutako teilategia.
XVII. mendeko bigarren erdian izan zen jasoa eraikin hau.
1665.ko ekainaren 9koa den dokumentu baten berri dugu, eta horretan esaten da Miguel Abaria eta Martin Garatechea maisuek Galdona etxean egindako harlantza lanak aztertu zituztela, horiek Mutrikun bizi zen Andrez Echezabalek Juan Lopez Galdonaren aginduz burutu zituelarik.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalduren zaharberritzea eta zurezko egituraren sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 1.500.000 pta.


MUTRIKU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net