gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 23, asteartea

 

select * from iglesias where id = '51'

SAN JOAN BATAIATZAILEA

Irudia

Oinplano latindarra duen nabe bakarreko eliza. Dorrea errektangularra du eta barnean zulatuta dago alboko arkupera sartu ahal izateko. Dorrean silarrizko hormak eta gainontzeko guztian manposteriazkoak. Ate barrokoa oinaldean.

Iruñeko apezpikuak, 1599. Urtean Alegiako eliza ikustera joan zenean, uste izan zuen eliza hori behar bezalako egoera onean ez zegoela eta, hori zela eta, bertan eraberritze edo berreraikitze lanak egin zitezela agindu zuen.

Miguel Altuna hargin maisua, garai hartan Apezpikutegiko obren ikuskatzaile zegoen maisua hain zuzen, izendatu zuten eraikin berriaren traza egiteko.

1601eko Irailak 25ean eman zioten obren ardura Francisco de Landa maisuari; maisu horrek zenbait aldakuntza egin zion Altunaren proiektuari.

Lanak 1603an hasi ziren eta horietan Landa maisuarekin batera Martin de Celaya harginak ere hartu zuen parte. 1631. urterako hormak eraikita zeuden, estaldura emana eta aldare nagusiko ganga egina. Francisco de Landa maisua garai hartan hil egin zela eta bere semea Miguelek segitu zion lanari eta 1637. urterako hitzarmendutako lanak bukatu zituen. Geroago, bost aldare eta aldarealdeko mailen eraikuntza enkargatu zen; Miguel de Abariak eta Bernardo de Garicanok aztertu zituzten obra horiek 1656. urtean.

1724. urtean gurutzadura, aldare nagusi eta korua eraberritzeko lan handi batzuei lotu zitzaien; lan hauen ondorioz elizak zuen orientazioa beste aldera aldatu zen.

Igancio de Aranburu eta Martin de Goicoechea harginek esku hartu zuten obra horietan eta, 1737. urtean, Jose de Lizardi lanak aztertu eta onartu egin zituen.

Gangak 1755. urte aldera egin ziren, Francisco de Iberok eginiko traza erabiliz.

Francisco de Azurmendik eskultoreak egin zuen, 1796. Urtean, aldare nagusiko erretaula neoklasikoa, Silvestre Perez arkitektuaren traza erabiliz. 1880. urte inguruan Jose Manuel Lopetegi jaunak koruko eserlekuak eta Cavaille-Coll markako organua eman zituen dohain.

 

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK

Estaldurak zeharo berritzea, gurutzadurako zurajearen piezetan termitak zeudela eta intsektu xilofagoen kontrako tratamendua elementu higigarrietan eta zurezko egituran.

 

 

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA

1989ko Plana: 18.360.000 pta.

1990eko Plana: 4.000.000 pta.

2001eko Plana: 2.400.000 pta

ALEGIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net