Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Bi solairu eta ganbara ditu. Hormak harrizkoak ditu, eta harlandu irten eta molduradunak etxe izkinetan. Ekialdeko fatxadako lehen solairuan eta ganbaran zurezko bilbadura zoragarria dauka, elementu irtenak eta guzti. Atzeko fatxadako gailurrean harrizko gurutze bat dauka.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta fatxada horma sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 800.000 pta.