gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '520'

SAN JOAN BATAIATZAILEA

Irudia

Badakigu 1565ean eliza hau erortzeko zorian zegoela, eta hamabost urte geroago konpondu bazuten ere, 1589an garrantzizko berriztapenak egitea erabaki zela.
Çaurreko elizaren lehengo dokukmnetuak 1501ekoak dira eta bertatik absideko murruak bakarrik eratzen zaizkigu.
Domingo de Ariztiburu, hargin-maixuak trazatu zuen. Hargin hau bera agertzen da 1563an Azpeitiko San Sebastian elizako lanak gainbegiratzen eta Zarauzko parrokiaren alboetako kaperen planuek ere hark eginak dira 1593an.
Lanen ardura Miguel Miranda, alkizarrak, hartu zuen baina zenbait irregulartasun zirela medio 1595ean auzitara eramana izan zen, 1603 arte lanak bertan behera utziz.
Martin de Abaria eta Juan de Arrese harginmaixuek ekin zioten berriro lanari. Azken hau hil ondoren Martin de Abariak amaitu zuen 1634ean.
1683an hasi ziren dorrea eraikitzen, Lucas de Longa arkitektoaren trazari jarraituz. Berak egina da Elgoibarko San Bartolome elizaren traza ere.
1691an planoak aldatu ondoren, Gaspar de Gazteluk lanak bere ardurapean hartu zituen, 1704ean amaituz.
Saloi-oinplnaoko eliza, nabe bakar eta zortzialdeko absidearekin.
Nabea, bi atalekoa erdi-puntuko fajoi-arkutan kargatzen duten ertz-gangekin estalia ageri da.
Bi irozkai-mota ikusten dira: mentsula-moduko kolomatxo zilindrikozkoa bata nabearen lau angeluetan, eta mentsula sinplezkoa, bestea, erdialdean.
Dorrea barrokoa da eta tenpluaren oinaldean aurkitzen da, erdiparean.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.
1994ko Plana: 9.000.000 pta.
1995eko Plana: 12.000.000 pta.


OLABERRIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net