gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '521'

SANTA KRUTZ

Irudia

Ermita hau, Gaiñera deitutako baserri auzo baten erdian, antzinean Idizazabala zihoan bidearen aldamenean kokatua, 1552 urtean bazegoen.
Antzinean Zebako parrokia, Olaberriaren lehen izena, izan zela esten da, eta bere ordez gaur egungoa egin zela XV mendearen amaieran edo XVIaren haseran Yurre bailaran zenbait burdinola kokatu zirelako.
Apaizetxeak izan zuen sute baten ondorioz ermita honi buruzko dokumentuak galdu zirenez, zera bakarrik esan daiteke: Olaberriko bizilagunak prozesioan joaten zirela Santa Kurutz ermitara beren errogatibak egitera.
Maiatzaren 3an, Santa Kurutz egunean, erromeria handi bat ospatzen zen aldameneko zelaian.
Badira hogei urte baino gehiago ez dela ez mezarik ez beste elizkizunik ospatzen, eta ondorioz ezta erromeriarik ere. Ezagutzen ez ditugun arrazoiren batzurengatik garai batean ermitarenak ziren inguruko lurrak gaur egun jabe pribatuena dira eta hori izan daiteke ermitak bizi duen aktibitate ezaren arrazoia.
Oinplano angeluzuzeneko ermitatxoa, harlangaitz zarpeatu eta pintatuzko murruekin eta bi isurkiko zurezko egiturarekin estalita, burdinazko kanpandegi sinple batek errematatzen duela.
Ermitara sartzeko, berorren oinaldean aurkitzen den ate dinteldu batetik egiten da. Bi leiho txiki daude albo-murruetan.
Bere barnean, pareta zuritu eta ageriko zurezko egiturarekin, merezi du benetan aipatzea aldare aldea estaltzen diren zurezko ganga kurbatuak.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiko egitura berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 500.000 pta.
2006ko Plana: 30.000 €
2011ko Plana: 20.000 €

OLABERRIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net