gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '528'

SAN MIGEL

Irudia

Hiru nabetako eliza honek, erdiko nabea alboetan daudenak baino altuagoa du. Nabeok, bestalde, zeintzuk gurutzeriako gangek estalirik aurkitzen diren, fuste zilindrikodun kapitelik gabeko habetan eusten dira. Ibaiaren gainean eraikiriko klaustro gotikoa adosatua. Planta karratuko dorre barrokoa tenpluaren oinetan.
Oñatiko San Migel elizaren jatorria XII. mendean bilatu behar da. Dirudienez aintzinako ermita erromanikoa gaur egun Errosarioko kapera dagoen lekuan kokatzen zen.
XV. mendearen erdialdean handitu eta eraberritu zen tenplua, orduan Sancti Spiritus deitzen zitzaion jatorrizko nabeari, nabe nagusia eta albokoa eraintsi zitzaizkiolarik.
Obra handienak XVI. mendean egin ziren. Orduantxe jarri ziren nabeetan fuste zilindrikoko zutabeka, klaustroa eraiki zen eta Errukiaren kapera Rodrigo Mercado Zuazola, Oñatiko Unibertsitatearen fundatzailea lurperatzeko xedatu zen. Bere mausoleo plateresko ederrak, erratabula errenazentistak eta Errukiaren kapera mugatzen duten burdin-hesiek, zati hau tenpluko alderik aberatsena bihurtzen dute.
Aldare nagusiaren erretaula eta ate nagusia barrokoak dira, XVIII. mendekoak, eta baita dorrearen errematea ere, no jadanik estilo neoklasikoaren nabadurak azaltzen diren.
Ikus daitekeenez, Oñatiko San Migel eliza, historian zehar eransten joan diren arkitektura estilo ezberdina armonia ezin hobearen eraikina da: Erromanikoa, Gotikoa, Errenazentista, Barrokoa, Neoklasizista...
Beraz, Gipuzkoako eraikin erlijioso inportanteenetako baten aurrean aurkitzen gara, eta horregatik 1984ko Uztailaren 17ko Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz, Interes Nazionaleko Monumentu deklaratu zen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez eta erretaula nagusia eta Bakardadeko Amaren erretaula kultur ondasun kalifikatu izendatuta daude, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 19ko 273/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Berriztatze obrak estalduraren konponketan eman dira batez ere, eta sakristia berritzea, gangak pintatzea, erretaulua garbitzea, koruko erlaitz eta erreja finkatzea eta kanpaia automatizatzea, erretauluak insektuen kontra tratamendua ematea, Pietatearen erretaula zaharberritzea, klaustroa, dorrea eta portada nagusia zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 9.000.000 pta.
1990eko Plana: 14.250.000 pta.
1994ko Plana: 1.000.000 pta.
1998ko Plana: 3.000.000 pta.
1999ko Plana: 7.000.000 pta.
2000ko Plana: 9.000.000 pta.
2006ko Plana: 200.000 €
2007ko Plana: 176.500 €
2008ko Plana: 80.000 €


OÑATI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net