Planta kuadrangularrik gabeko landetxe honek, hiru altuera eta lau isurkiko estaldura du. Manposteriazko hormak eskantzuetan eta silarrizko bao inguruak. Fatxada nagusia nabarmendu egiten da duen erdi-puntuko hiru arkuz osaturiko eskapearen bidez. Arku hauen gainean Lazarragatarren armarria dagoelarik.
Lazarragatarren leinua Torreauzo auzotik dator, non Etxetxiki baserriak (egun Elazarra deritzan) eta Etxaundi etxeak zutik dirauten.
Daitekeena da Etxaundi etxe hau, bere izenak adierazten duenez, leinuaren sortetxea izatea, nahiz eta egungo eraikina XVII. mendean buruturiko berreraiketaren ondorioa izan.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikinaren guztizko birgaitzea jatetxe moduan erabiltzeko, funtsean egitura eta fatxadak mantenduz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 3.000.000 pta.