gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '536'

OLABARRIETAKO GURUTZEA

Irudia

Olabarrieta auzoan 1679. urteaz gero muga-gurutze bat izan zen. Jatorrizko gurutzea hareharrian landua zen eta Domingo Arabaolaza izeneko hargin batek egin zuen. Hala dio idulkian grabatutako mezuak. Idulkia du, hain zuzen ere, jatorrizko gurutzetik geratu den pieza bakarretakoa.
Zenbait gorabehera medio, poliki-poliki piezak gehienak galdu zituen, batez ere azken berrogeita hamar urte hauetan, eta dagoeneko jatorrizko idulkia edo oinarri karratua eta gailurreko gurutzearen kondar batzuk besterik ez ziren geratzen.
Hala ere, nahiko adatu bazeuden nolakoa zen jakiteko eta, auzokoek inguruan zenbait bide eta bazter konpontzeko obrak auzolanean egin ondoren, gurutzea berregitea eta jatorrizko kokalekutik gertu dagoen plazatxo batera aldatzea proposatu zuten.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Gurutzea berregitea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 500.000 pta.


OÑATI

Situación del pueblo.

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net