Laukizuzen formako oina, harrizko eta adreiluzko hormak eta lau isurialdeko estalkia ditu. Orain dela urte batzuk berritu zen, arkitektura elementu zaharrenak gordeta. Kale aldeko fatxadan, zoruaren mailan, leiho gingil-arkudun bat eta dobeladun arku zorrotzeko ate bat ditu. Beste gauza interesgarri batzuk ere baditu: gingil-arkuko leiho bikiak mainelarekin, arku zorrotzeko atea, arku zorrotzeko leihoa eta modiloiak.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 2.000.000 pta.