Laukizuzen formako oina du. Ermitaren buru-hormari atxikita etxebizitza bat dago. Hormak harrizkoak dira. Barrutik, estalki gisa ganga zarpiatu bat dauka, presbiterioan baxuagoa, zurezko bost euskarrik eta hormek eusten diotela. Korua ermitaren oinetan dago, euskarritzat koloma errenazentista bat duela; kolomak kaulikuludun kapitela dauka. Sarrera hegoaldeko horman dago, elizaren oinetan, zurezko atari batek estalitako arku zorrotz batetik. Alde horretan bertan dago kanpai-horma, bao bakarrekoa, harlanduxkoz egina. Sakristia, oso txikia eta estalki laua duena, iparraldean atxikita dago, buru-hormaren aldera.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia eta korua birgaitzea eta barnealdea egokitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 5.000.000 pta.
2002ko Plana: 23.000 €