Alde guztietan libre dagoen oinetxea, oinplano errektangularra eta hiru isurkiko estaldura dituena. Hiru oin eta ganbara. Dobelarriz eginiko erdi-puntuko atea fatxada nagusian, hutsuneak erregulartasunez eginak, polikromia aztarnak dituen armarri handia erdialdean eta oso landua dagoen zurezko teilategala dira gauzarik aipagarrienak.
Armarri barroko handi-ederraren oinaldean "YO SOY ALQUIZA-LETE. AÑO 1212" idatzirik badago ere, garbi dago inskripzio horretan dagoen data hori ez dela ez armarria jarri zenekoa ezta etxea eraiki zenekoa ere.
121. urtean Navas de Tolosako guda izan zela kontutan hartzen baldin badugu eta, tradizioaren arabera, Gipuzkoako leinu handietako lagunek bertan parte hartu zutela, esan genezake inskripzio horren bidez agerian jarri nahi izan zutela, seguraski, etxe horren aintzinatasuna eta handitasuna.
Etxearen jatorria XVI. mendean egon liteke; hala ere, gaur duen egitura eta itxura hobe lotzen da XVII. mendean egindako obrekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldurak konpontzea, zurezko egitura bere horretan utziz eta xilofagoen aurkako tratamendua zurezko egituran eta gela nagusia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 3.000.000 pta.
2001eko Plana: 1.800.000 pta.