Nabe bakarreko saloi-plantadun eliza honek, zortzialdeko absidea du. Aipatu eraikinak, bestalde, balizko gurutzadura baten besoak bailiren, alboetan bi kapera dauzka. Epistolaren ondoan, berriz, patroiari eskainiriko beste bi kapera daude. Kanpo estriboz apainduriko manposteriazko hormak. Dorre barrokoa.
Aintzinako Santa Maria tenplua, XIV. mendean eraikia, XVI. mendean berreraikia izan zen.
Lehengo garai hartatik bakarrik portada gotikoak eta Tagleen kaperarako sarreraren arkuak diraute.
Berreraikuntza lanak, segurazki, hiriak 1512an pairaturiko sutearen ondoren hasi ziren.
Badakigu XVI. mendearen erdialdean "kapera nagusiaren burua" eraikitzen ari zela, 1556. urte inguruan bukatua egon beharko zuena.
1579an Gregorio de Mendiola harginak aintzinako "hargintzako" kanpandorrea bukatua zeukan eta 1580an erremate bezala, "kanpandorreko gailurraren goikaldean" burdinezko gurutze bat jartzen da.
Egun hauetan, Pedro de Goicoechea "mihiztatzaileak" "Santiago de la Vera Cruz Jaunaren Kaperarako irudigintzako erretaula bat" burutzeko ardura hartu zuen.
Erretaula nagusia Bernabé Corderok burututa izan zen XVII. mendearen erdikaldena.
Hurrengo ehun-urtearen erdialdean Martin de Carrerak "bi Ponte" lantzen ditu eta Antonio Martin de Gaztañagak "ur bedeinkatuko ponte bat" egiten du.
Garai hartan kanpandorrea "erortzeko zorian zegoen", eta 1754ean kudeaketak hasiak baziren, nahiko urte pasa ziren obrak bukatu ahal izan arte. 1776an Manuel Martin de Carrerak lehenengo diseinu bat burutu zuelarik, finean Francisco de Ibero izango da, Batzarrea eta Carreraren arteko desadostasunenegatik, "Kanpandorrea trazazen" duena, 1778an. 1779 an Andres de Goicoecheak hasiera ematen die obrei, "Ataungo harrobietako" harria erabiliz, 1782an bukatu zituelarik; erabateko kostea 47.502 errealetakoa izanik.
Egungo portikoa Antonio Peñak eraikia izan zen XIX. mendearen bukaeran.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalduren berreraikuntzea, 1990ko Maiatzaren 19an Ordiziako eskualdea suntsitu zuen harri erauntsiaren ondorioz larriki hondatuak zeuden eta, fatxadak eta San Migel papera zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 6.300.000 pta.
2006ko Plana: 54.000 €