Ordiziako Kale Nagusiko 22 zenbakian dago, Plaza Nagusiaren aurrez aurre eta udaletxetik gertu, antzina Infanterriko Dukearena zen etxe hau. Jabetza agirian "Casa Sujeto" izenas identifikatua dago. Urtetan posta etxe izan zen.
Barruko aldea oso aldatua du, etxebizitzak baitaude eginda.
Kanpotik, ordea, antzematen zaio jatorriz jauretxe barrokoa zela, erdi aroko lurzatiketaren ondorenean eraikia herrigunean. Oinplano errektangularra, lau oin eta hiru isurkiko teilatua ditu. Bi fatxada ditu agerian eta bi horma ondoko etxeetara itsatsita. Hormak entokatuta eta margotuta ditu, baina ertzak, leiho inguruak eta oinarteko platabandak harlanduaz eginak dira. Nabarmenena ordea, fatxada nagusia du, polikromiak baititu.
Hasieran fatxada osoa egongo zen polikromiaz apaindua, baina, gaur arte, eguraldiaren eta ingurugiroaren eragina gutxien jasan duen alderdiko pintura arrastoak bakarrik iritsi dira kontserbazio egoera egoki xamarrean. Horregatik, goiko aldeko pinturak eta apaingarriak dira ondoen iraun dutenak, izan ere teilategalak eurietatik babesten ditu eta, bestalde, trafikoan sortutako gasetatik ere urruti xamar geratzen dira.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Fatxada osoa garbitzea, erretxina akrilikoak injekzioz sartuz polikromiaren euskarria den morteroa sendotzea, azala askatua zegoen lekuetan morteroa berritzea eta pintura ukituak emanez polikromiak errekuperatzea eta babesturik uztea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 1.300.000 pta